AI Jobs Map

JOIND · Gipuzkoa, Basque Country, Spain

KONTABILITATE CONTROLLER-A

seniorfull timePosted today
Apply on LinkedInLinkedInOpens the original posting. AI Jobs Map never asks for your details.

Stack mentioned

excel

Descripción del puesto

Kontabilitate Controller baten bila dabiltza, beraien finantza-departamentua indartzeko.

60 urte baino gehiagoko esperientzia duen industria-enpresa da, sektore zorrotzenetan pieza estrategikoak mekanizatzeko torneaketa horizontaleko soluzio aurreratuetan espezializatua.

Gainera, Inzu Group euskal industria-taldeko kide da, sektore eta teknologia desberdinetan espezializatutako 16 industria-enpresek osatutako taldea.

Zein izango da zure eginkizuna?

Finantza-departamentuko kide izango zara, kontabilitate-prozesuen zehaztasuna eta fidagarritasuna bermatzen eta lege- zein zerga-betebeharrak behar bezala betetzen lagunduz.

Zure ardura nagusiak:

• Hileko eta urteko itxiera kontableetan parte hartzea, datuak bateratuz eta egiaztatuz eta emaitzak aurkezteko prestatuz.

• Kontabilitatearen analisia eta berrikuspena egitea eta beharrezko kontrolak ezartzea.

• Auditoriak prestatzea, dokumentazioa egiaztatuz eta barne-kontrolak indartuz.

• Zergen kontrola eta aurkezpena kudeatzea: BEZa, Sozietateen gaineko Zerga eta gainerako betebehar fiskalak.

• Prozesu, produktu eta zerbitzuen kostuak eta errentagarritasuna aztertzea eta datuetan oinarritutako txostenak prestatzea.

• Prozesuak optimizatzeko eta efizientzia ekonomikoa hobetzeko proposamenak egitea.

• Finantza-zuzendaritzari laguntza ematea analisi estrategikoetan eta erabakiak hartzeko informazioa prestatzea.

Otros requisitos

Unibertsitate-ikasketak Enpresa Administrazioan, Ekonomian, Kontabilitatean edo antzeko arlo batean eta gutxienez 3 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan industria-enpresetan edo auditoria-lanetan.

Idiomas

Euskara / C1

Inglés / B2+

Información adicional

Ezagutza sendoak zergen kudeaketan eta betebehar fiskalen aurkezpenean.

Excel maila aurreratua: taula dinamikoak, formulak eta analisi-tresnak.

More jobs at JOIND